COVID-19

Farmazietako antigeno testek 2,94 euro balioko dute gehienez

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 13a, 12:58

Espainiako Gobernuak erabaki du farmaziek saltzen dituzten antigeno testek ezingo dutela 2,94 euro baino gehiago balio estatu osoan. Neurria larunbat honetan sartuko da indarrean, urtarrilak 15. Saltoki handiek ez dute baimenik izango proba horiek saltzeko.