Zurmailu elkarteko kideek gaur irekiko dute erakusketa

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urtarrilaren 13a

Antonio Mercero aretoak itxura dotorea hartuko du gaurtik hasi eta hilaren 23ra arte, Zurmailu zurlanketa elkarteko kideek erakusketa ederra jarriko baitute ikusgai, 60 bat lanekin. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara joan ahalko dute herritarrek ikustera, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara. Sarrera doakoa da.