Urteko lehen ohiko udalbatzarra egingo dute gaur arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 12a, 09:00

Lasarte-Oriako udal korporazioa gaur arratsaldean elkartuko da, 18:30ean, herriari buruzko gaiak eztabaidatzeko. Gai ordena ikusita, ez dirudi saio luzea izango denik.

Urtarrilaren 14ko udalbatzarreko gaiak:

  • 2021eko abenduaren 9an egindako udalbatzarraren akta onartzea.
  • EH Bildu alderdiko Joxe Ramon Pikabea Bereziartuak bere karguari uko egitea.
  • Galderak eta erreguak.