'El lago de los cisnes' izango da urteko lehen opera emanaldia

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 11a, 17:41

Urte berria, baina ohitura zahar bat: asteazken arratsalde batean kultur etxera bertaratu eta operaz gozatzea. Danok Kide elkartearen eta Lasarte-Oriako Udalaren eskutik, Rudolf Nureyev koreografo ospetsuaren El lago de los cisnes lanaren emanaldi digitala ikusi ahalko dute lasarteoriatarrek bihar, 19:00etatik aurrera. Sarrerek 7,5 eta bederatzi euro artean balio dute.