ESKUALDEA

Langile eta langabetuentzako ikastaroen eskaintza berritu du ULEk

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 11a, 11:00
Zenbait ikasle, teilatu batean lanean. Argazkia: ULE.

Usurbilgo Lanbide Eskolak (ULE) ikastaro ugari egiteko aukera emango die eskualdeko langileei zein langabetuei. Jakinarazi du Lanbidek %100ean finantzatuko dituela eta, beraz, doan direla. "Ikastetxean bertan ariko dira ikasleak, arratsaldeetan".

Ikastaroei buruzko informazioa ULEren webgunean eskura daiteke, Prestakuntza iraunkorra izeneko atalean. Horrez gain, 943-36 46 00 telefono zenbakira deitu edo cursos@lhusurbil.eus helbide elektronikora idatz dezakete interesa dutenek.

ULEk zazpi multzotan banatu ditu ikastaroak. Hauek dira:

Administrazioa eta kudeaketa

  • Administrazioekiko online izapideak
  • Bezeroen arreta
  • Google Sites
  • Kontabilitatea

Elektrizitatea

  • Antenen instalazioa eta mantenua
  • Eraikinetako instalazio elektrikoak
  • IOT

Energia eta ura

  • CO2
  • Energia berriztagarriak
  • Eraginkortasun energetikoa
  • Fotoboltaikoak

Fabrikazio mekanikoa

  • CAM GIBBS
  • CATIA
  • Planoen interpretazioa

Formakuntza osagarria

  • Coaching
  • Egoera zailen kudeaketa
  • Yoga

Instalazioa eta mantentze lanak

  • Etxeetako oinarrizko mantenua
  • Instalazio termikoen diseinua
  • Soldadura

Ostalaritza

  • Ardo dastaketa
  • Taberna eta kafetegietako zerbitzua