Andoain, Lasarte-Oria eta Urnietako udalak Ernairen aurkako akusazio partikular izatea nahi du PPk

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 11a, 11:30

Lasarte-Oriak PP alderdian duen ordezkari Alejandro Saenzen hitzetan, administrazio publikoek "irmoki" erantzun behar diote "Ernairena bezalako eraso basatiei". Gurutzea 1939an frankistek kokatu zutela esan badu ere, uste du gaur-gaurkoz Buruntzaldeako herritarrek "beste esanahi bat" eman diotela orain arte sinboloari: "Identitatea ematen zion Buruntzari, eta mendizaleen elkargune ere bazen".

Ernai eragile politikoak Buruntzako gurutzea eraitsi izana aldarrikatu ondotik, bere iritzia eman du Gipuzkoako PP alderdiak, Lasarte-Oriako ordezkari Alejandro Saenzen bidez. Andoain, Urnieta eta Lasarte-Oriako udalei honakoa eskatu die: Ernairen aurkako akusazio partikular gisa aurkeztea haien buruak, "ekintza biolento eta demokraziaren aurkako bat gaitzesteko". 

"Baliteke norbanako eta eragile zenbait gurutzea eraistearen alde izatea, baina ez dugu ulertzen erabakia inposatzea. Buruntzaldean bizi direnei bere garaian inposatutako sinbolo baten aurka egin du, bizilagun horiei beste inposaketa bat eginez".