Alerta horia ezarri dute Lasarte-Orian, euriteengatik

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urtarrilaren 10a

Azken egunetako euriteak tarteko, alerta horia ezarri dute Lasarte-Orian, uholde arriskuengatik, duela hilabete bezala. Oria ibaia hazita dago.

Udaltzaingoak zenbait neurri jarri ditu martxan:

  • Ibaia kontrolatuko dute eta egoeraren informazioa zabaldu dute.
  • Ibaiaren ondoan dauden lurpeko garajeetatik ibilgailuak ateratzea gomendatu dute.
  • Herritarrek baimena dute euren autoak Isla, Okendo eta Andatza plazetan aparkatzeko baimena dago alertak dirauen bitartean.
Udalak herritarrei eskatu die adi jarraitzeko ibaiaren egoera, eta Oriatik gertu dituzten jabetzak urruntzeko handik, udaltzainen abisuei itxaron gabe.

Erlazionatuak

Uholde arriskua Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2021 abe 10 Gizartea