Aldez aurretiko hitzordua ez da beharrezkoa udalean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 7a, 11:30

Lasarte-Oriako Udalak gogorarazten du ez dela beharrezkoa aurretik hitzordurik eskatzea bulegoetara joan eta tramiteak egiteko

Udalak ohar bidez azaldu duenez, Covid-19ak eragindako egoera zela medio, jende-pilaketak eta/edo kutsatzeko arriskua saihesteko, Udalak aldez aurretik hitzordua eskatzeko beharra ezarri zuen denbora batez. Eta orain dela hilabete batzuk bertan behera utzi zuen neurria, kirol-instalazioen erreserbarako izan ezik. Kirol-instalazioen erreserba egiteko esteka http://tramiteak.buruntzaldea.eus/ da.

Udaleko bulegoetara joateko baldintzak maskara jantzita eramatea eta segurtasuneko tartea mantentzea direla gogorarazi du Udalak.