Lasarte-Oriako Udalak 15 enpresa sortzeko laguntza eman du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 5a, 13:30

Udal ordezkariak laguntzaren aurkezpenean.

Merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko 40.000 euroko finantzazio-lerroa banatu du Lasarte-Oriako Udalak. Itzuli beharrik gabeko laguntza da eta aurten 15 dira enpresa onuradunak

Lasarte-Oriako hirugarren sektorea indartu asmoz, merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu pertsonalekin lotutako enpresa txikiak sortzeko itzuli gabeko dirulaguntza lerroa du martxan udalak. Aurten guztira 40.000 euro banatu ditu 15 enpresen artean, iaz baino 25.000 euro gehiago:

ADEPS Psicología y Salud

2.760€

Pizzeria l’Vecchia

2.400€

Frutería Marrubi Lasarte

2.760€

Gym Saito-Olympo Fit

2.760€

La Tahona (Zumaburu)

2.760€

Taberna Txartel

2.760€

My Phone

1.800€

Alimentación Cadenas

3.000€

Peluquería CocoLoco

2.760€

Tortillas Mi País

2.760€

Bar Alai Taberna

2.160€

Seila Bote Tatto

2.400€

Bar Serrano Edaritegia

2.920€

Estética Splendor

3.000€

Aralar Fisioterapia

3.000€

Laguntza 2020ko azaroaren 1etik 2021ko urriaren 31ra arte Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duten pertsona fisiko nahiz juridikoek eskatu ahal izan dute, betiere merkataritzako jarduera izan eta oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen bazituzten. Horrela izanik, Harategia Al-Fathek eta Lizardi Tintandegiak laguntzarik jaso ez dutelela jakitera eman du udalak "eskatutako dokumentazioa ez betetzeagatik".

Udalak nabarmendutako datuen arabera, hamabost proiektuetatik hamar emakumeek bultzatu dituzte eta emakume ekintzaileetako bat, gainera, iraupen luzeko langabea zen. Horrez gain, bost enpresa 30 urte edo gutxiagoko pertsonek sustatuak dira eta kasu batean, 55 urtetik gorako pertsona bat da laguntza eskatzailea. Kokalekuari dagokionez, 11 proiektu eragin komertzial handieneko eremutik kanpo daude.