Udal liburutegiko mailegu zerbitzua astelehenera arte itxita

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 5a, 10:30

Lasarte-Oriako Udalak jakitera eman du, udal liburutegiko arduradunak gaixorik daudenez, liburuak maileguan uzteko zerbitzua itxita egongo dela astelehenera arte. Hori dela eta, aste honetan zehar liburuak itzuli behar zituzten erabiltzaileek Kultur Etxeko sarreran horretarako prestatutako postontzian utzi ahal izango dituzte maileguak edo hurrengo astelehenetik aurrera liburutegian bertan erabiltzaileari kalterik egin gabe. Mailegu zerbitzua erabilgarri ez dagoen arren, ikasteko gelak irekita daudela azpimarratu du udalak. Hlaber, herritarrei zerbitzuaren ixteak sortu ahal dizkien eragozpenengatik barkamena eskatu du udalak.