Lasarte-Oriako San Silvestrek antolatutako zozketan parte hartzeko azken eguna

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 3a, 09:45
Arg.: San Silvestre

San Silvestre lasterketarik ez da izan Lasarte-Orian aurten. Hala ere, egun hauek alaitzeko antolatzaileek bihar urtarrilaren 4an hainbat opari zozkatuko dituzte Ventanas Alcar eta Bodeguita Escondidaren laguntzari esker: gabonetako bi saski, ardoz eta olioz osatutako sorta bat eta hainbat upeltegitara bisitak. Parte hartzeko euren facebook orrialdea jarraitu eta zozkari buruzko argitalpenean Gustuko sakatu behar da. Bihar egingo dute zozketa eta sariak urtarrilaren 10ean jasoko dituzte onuradunek Ventanas Alcar dendan.