Berdintasun teknikari postua sortu eta gizarte zerbitzuak indartzeko eskaera egin dute lasarteoriatarrek

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 30a, 13:11

Lasarte-Oriako mugimendu feministaren deialdiari erantzun diote hainbat herritarrek ostegun eguerdian. Taldeak denbora darama berdintasun teknikari baten beharra aldarrikatzen, eta, eskaera hori gauzatu dute gaur. Gutunak eskuartean, ilara egin dute udaletxeko ate aurrean, eta erregistroan sartu dituzte bildutako eskaera eskutitz eta sinadura guztiak. Berdintasun teknikari postua sortzea eskatzeaz gain, Gizarte Zerbitzuak indartzeko aldarria egin dute.

Esteka honetan irakur dezakezue erregistroan sartu duten gutuna.