'Azken eguzkilorea' antzezlana eskaini dute Zabaletan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 30a, 13:51

Patata tropikala taldeak Azken Eguzkilorea ikuskizuna eskaini du Zabaletako Basotxo plazan

Zabaleta Auzolan elkarteak antolatuta, ikuskizun zirraragarriaz gozatzeko aukera izan dute herriko txikiek. Peru izeneko haurraren istorioa kontatu diete;  herrira jAitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartu da, eta mitologian murgildu haziko den azken eguzkilorea topatzeko. Protagonista, pertsonaia mitologiko ugarirekin egin du topo, Mari, Basajaun, Tartalo eta Galtzagorriekin, esate baterako. Antzezlanean txotxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena izan dira nagusi eta ederki igaro dute arratsaldea bertaratu direnak. Jarduera amaitzeko txokolaTAda goxo bat dastatu dute.

Argazkiak: Amaia Usandizaga eta Goizane Lopez