URTEKARIA

2022. urtean ere albistea non, TXINTXARRI han

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 29a, 09:15

TXINTXARRI aldizkariak 2021eko azken zenbakia argitaratu du gaur, 32 orriko ale berezia, amaitzear den urtea errepasatzen duena. Hilabetez hilabete, Lasarte-Orian gertatutakoa gogoratzeko gakoak emango dizkizu agerkari horrek. Laster etorriko da 2022a, eta 1993tik egiten ari garen bezala, albistea non, TXINTXARRI han izango da. Mila esker zuen konfiantzagatik eta urte berri on!

1569. ZENBAKI BEREZIA: URTEKARIA

2022ko lehen aldizkaria urtarrilaren 14an argitaratuko dugu, ostiralarekin. Ohi bezala, hamasei orrikoa izango da. Bitartean, gure atari digitalean jarrai dezakezue herriaren egunerokoa.