Deialdi masiboa egin du Lasarte-Oriako mugimendu feministak ostegunerako

Txintxarri Aldizkaria 2021eko abenduaren 27a

Ez da berria. Lasarte-Oriako mugimendu feministak denbora darama berdintasun teknikari baten beharra aldarrikatzen: "Hondarribiarekin batera, halako udal langilerik ez duen herri bakarra gara". Horren harira, ostegun honetan horren aurkako aldarria egingo dute udaletxean, eta, horrez gain, "gutun baten ahalik eta ale gehienak" sartuko dituzte udal erregistroan. Deialdi masiboa egin dute, herritarrak bertara daitezen.

Ostegunean erregistroan sartuko duten gutuna esteka honetan irakur dezakezue.