Lasarteoriatarrak odola ematera deitu dituzte gaur

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 27a, 09:32

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi du gaur arratsaldean Antonio Mercero gunean izango direla zenbait kide, odola biltzeko. 16:30etik 20:10era izango dira bertan. Erreserbak "eskas" dituztela eta, lasarteoriatarrak bertaratzera animatu dituzte.