Gabonetako erakusleiho gustukoenak saritu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 27a, 09:58

Ventanas Alkar eta Imagine jantzi denda izan dira aurtengo sarituak

Gabonetako erakusleiho gustukoenak saritu ditu Aterpea merkatarien elkarteak, Lasarte-Oriako Udalak eta Rural Kutxak. Abenduaren 23an egin zuten sari banaketan, udalbatzar aretoan. Agustin Valdivia alkateak, Nuria Fernandez Sozioekonomia zinegotziak, Miguel Angel Prieto Aterpea merkatarien elkarteko lehendakariak eta Arantza Aldai Aterpeako ordezkariak eta Mikel Corta Rural Kutxakoak banatu zizkieten garaikurrak. 

Hiru sari banatu zituzten ekitaldian. Epaimahai profesionalarena izan zen lehena. Amaia Gonzalez Caballero dantza eskolako Amaia Gonzalezek, Biyak Bat egoitzak, Rural Kutxak eta Marta Zulaikak (Eusko Jaurlaritzako teknikariak) osatu dute aurtengo epaimahaia, eta deliberatu Ventanas Alcar-en erakusleihoa irabazle. Bigarren postuan sailkatu da Ormazabal loradenda eta hirugarrenean, berriz, Aritza mertzeria.

Aterpearen saria banatu zuten gero; herritarrek aukeratu dute kategoria horretako irabazlea. Horretarako, erakusleiho gogokoenari argazkia atera eta sare sozialetara igo behar izan dute. Lehiaketa horretako irabazlea Imagine jantzi denda izan da. Bigarrena, Dulce Tentación izan da eta hirugarrena, aldiz, Ventanas Alcar. Parte hartu duten herritarren artean 200 euro zozkatu ditu merkatarien elkarteak, eta Marian Iparragirrek izan da saritua.