Urduritasuna eta ilusioa begietan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 24a, 14:36

Lasarte-Oriako haur eta gaztetxoek Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dute gaur goizean. Nahiz eta ikazkinak eta ohiko kabalgata ezin izan den antolatu, etxeko txikiak ez dira pertsonaia maitagarri horiek ikusi eta euren maitasuna jaso gabe geratu. Lau gunetan guztien ilusioa nabari zen atetik igaro baino lehen. Guneetan sartu Olentzero zein Mari Domingirekin bildu ahal izan dira eurekin hitz egin eta eskutitzak emateko. Urduri zeuden asko eta gutxi batzuk abestera ere animatu dira. Orain eskutitzeko desirak egia bihurtuko diren zain geratu dira. Bihar goizean ezustekoak izango dira ziur.