Ostadar eta Texas Lasartearra Gabonetako alebin txapelketan lehian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 23a, 11:30

Real Sociedad Fundazioak antolatuta Gabonetako alebin txapelketan lehiatuko da gaur, bihar eta igandean Zubietako intalakuntzetan. Gipuzkoa osoko 59 taldea bilduko dira txapelketan, Ostadar SKT zein Texas Lasartearrako txikiak barne

Gaur goizeko 10:00etan eman dio hasiera Real Sociedad Fundazioak antolatuta Gabonetako alebin txapelketari. Ordu horretan, Z4 eta Z5 zelaian, Lasarte-Oriako ordezkariak izan dira protagonista. Z4an, Texas Lasartearra eta Martutene KE taldeen arteko lehia ikusi ahal da; Z5 zelaian, berriz, Ostadar Internacional CD izan du aurrez aurre.

Gaur goizean zehar, multzoetako sailkapen fase jokatuko dute eta beste hiru partida jokatuko dituzte herriko bi taldeek. Texas Lasartarra A multzoan dago eta Martutenez gain, Oiartzun KE, Paisaia KE eta Aretxabaleta KE Uda izango ditu aurkari. Ostadar, berriz, B multzoan da eta bere aurkariak Internacional CD, Hernani CD, Antigua Luberri KE eta Arrasate CD izango dira.

Sailkatuz gero, bihar kanporaketa jokatuko dute eta dena ondo bidean, finala.

Igandean, berriz, emakumezkoen alebin mailako 24 taldeen topaketa izango da. Z4 eta Z5 zelaian izango dira neurketak. 

Bestalde, futbol taldeek gabonetako atsedena izango duten arren, Texas Lasartearra taldeko alebin eta infantilek igandean jardunaldia izango dute. Bi taldeek Danena izango dute aurkari eta 09:45ean eta 11:00etan hasiko dira neurketak. Atzeratutako partidak dira.

Lehen itzulia amaitu

Ellas Ligan, berriz, lehen itzuliko azken jardunaldia jokatu zen atzo. Alaves Gloriosas eta Real Sociedad taldearen arteko derbiaz gozatu ahal izan zen eta Realak 0-4 garaitu zuen talde babazorroa.

Iraia Iparragirre Argandoña (Real Sociedad) eta Irati Urruzola Bermudez (Alaves Gloriosas) herritarrak aurrez aurre ikusteko aukera izan zitekeen, baina bakarrak jokatu zuen partida, Iparragirrek. Bigarren zatiko 70. minutuan atea zen zelaira eta Realaren laugarren golean pasea eman zion Gabyri.