Eguberrietako loterian irabazitakoa jasotzen hasi dira herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2021eko abenduaren 23a

Goizean goizetik ilara luzeak egin dituzte herritarrek IzaGuerri loteria administrazioan.

Eguberrietako loteriak ez du sari potolorik ekarri Lasarte-Oriara, baina dirua, bai. Hala erakusten du gaur goizean goizetik Izaguerri administrazioan herritarrek egin dituzten ilarek. Kobratzeko zain zeudenetatik, batek baino gehiagok aipatu du gastatutakoa berreskuratu baino ez duela egin. Gehiago izan zitekeen, egia da, baina ez da gutxi.