Urte luzez, herritar ugari igo izan dira Buruntza mendira, urteari agur esatera. Tontorrera igo eta gero, San Roke baselizan zain izaten zituzten Ostadar SKTko mendi elkarteko kideak, indarrak hartzeko elikagai ugarirekin: txistorra, txokolatea, salda... Koronabirusaren bilakaera tarteko, kirol klubak erabaki du erromeria ez ospatzea, bigarren urtez. Ea posible den 2022a beti bezala agurtzea.