LOKE Judo sailak hiru gerriko berri ditu

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 22a, 11:30
LOKEko judokak eta prestatzailea lortutako gerriko beltzekin. Arg.: LOKE Judo

LOKE Judo saileko Mario Herrero, Oier Guisado eta Ekhi de la Cruz kirolariek gerriko beltza lortzeko azterketa izan zuten, abenduaren 18an. Hirurek azterketa gainditu eta lehen dana duen gerriko beltza eskuratu dute. LOKE Judoko kideek ez dute atsedenik izango entrenamenduekin eta abenduaren 30ean, goizeko 6:00etan, urteari amaiera emango diote Kangeiko entrenamendu berezi batekin. Urtarrilaren 23an, berriz, junior mailako judokek Gipuzkoako txapelketa izango dute.