URTEKARIA

Urteko azken zenbakia astebete barru argitaratuko dugu

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 22a, 10:00

2021. urtea amaitzear den honetan, eman duen guztia errepasatzen ari gara, hilaren 29an urtekaria argitaratzeko, aurtengo azken zenbakia. Hortaz, ostiral honetan ez dugu agerkaririk kaleratuko. Eguberrietako berezia bezala, 32 orriko argitalpena izango da. 

Urtarriletik hasi eta abendura arteko albisteak aztertu eta esanguratsuenak eramango ditugu aldizkari berezi horren orrietara. Esan bezala, hilaren 29an jasoko duzue etxean, asteazkenarekin. Bide batez, ohartarazpen bat: 2022ko aurreneko TXINTXARRI urtarrilaren 14an argitaratuko dugu paperean.