Bedeinkatu dute Biyak Bat egoitzako jaiotza

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 21a, 19:13

San Tomas eguna modu berezian ospatu du Biyak Batek; egoitzako bazkideek egindako jaiotza bedeinkatu du. Felix Garitano apaiza arduratu da hortaz. Gabonetako apaingarria baino, hori egin dutenei egin die aitortza Garitanok; haiei zuzendu dizkie bere hitzak. Hitzartzea eta bedeinkazioa amaituta, kanturako tartea zabaldu dute. Doinu ezagunak abestu ditu Biyak Bat egoitzako koruak; Haurtxo txikia, El tamborilero eta Volver kantuak eskaini dizkiete bertan bildutako ikus-entzuleei. Txalo zaparrada beroarekin eskertu diete haiek. Egitasmoa amaituta, txistorra mokadutxo bat dastatu dute, eguna behar bezala amaitzeko.