Jostailuak biltzeko kanpainan parte hartu duten herritarrei eskerrak eman dizkie PSE-EEk

Txintxarri Aldizkaria 2021eko abenduaren 21a

Lasarte-Oriako PSE-EE "oso pozik" dago, aurtengo jostailu bilketa "arrakastatsua" izan delako. Jakinarazi du herriko 40 familiak bat egin dutela egitasmoarekin. "Familia behartsuek haien seme-alabei opari bat egiteko modu bat da hau". Eskerrak eman dizkio eliza ebanjelikoari, jasotakoa banatzen laguntzeagatik.