Gerra barruko guda

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 19a, 10:00

Atx Teatroak Lubaki lainotsua antzezlanaren emanaldia egin du larunbat arratsaldean Manuel Lekuona kultur etxean.  Gerra bateko lubaki batean bizi da soldadu beterano bat, bakar-bakarrik. Aspaldi ez da gudarik, baina erreleborik ez duenez, ezin du postua utzi. Hilik dagoen pilotu batekin hitz egiten du, kartetan jokatu... Egun batean ordezkoa iritsiko den arte. Soldadu gazteak ez du eskarmenturik eta bi belaunaldien arteko gatazka piztuko da.