Herrian gertatutako eraso bat salatu du aSUnaK neska* gazteen taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2021eko abenduaren 17a

aSunak neska* gazte taldeak abenduaren 4tik 5erako gauean jazotako gertakari bat salatu du.  

Jakitera eman dute, herriko taberna batean parranda egiten ari zen emakume bat etxe ezezagun batean esnatu zela, erasotzailea ondoan zuelarik. Gaineratu dute gauean "ezezko garbia" eman ziola, baina behin eta berriz hurbildu zitzaiola, deseroso sentiaraziz. Azpimarratu dute gisa horretako erasoak "maiz" gertatzen direla, eta aldarrikatu, kaleak eta gauak eurentzat ere espazio askeak direla, eta saretzen jarraituko dutela erasotzaileei aurre egiteko: "Emakumeon* artean saretzen, elkar zaintzen eta babesten jarraituko dugu eta autodefentsa feministaz, ahaldunduz zapaltzen eta erasotzen gaituen edonori aurre eginez. Beraz, erasotzaile, badaezpada ere ez zaitez egon lasai, ez garelako egongo zure erasoaren zain".