Partida borrokatua, baina ikusgarritasun gutxikoa

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 16a, 09:30
Ostadar Boileibol taldeko jokalaria erremate bat egiten.

Boleiboleko Euskal Ligako neurketa lehiatua izan zen Maialen Chourraut kiroldegian, abenduaren 11n. Ostadar Boleibol taldeko senior taldeak Ibararte izan zuen aurrez aurre

Nahiz eta borrokatu, talde urdin-beltzak ezin izan zuen garaipena erdietsi. Ibarartek 2-3 (14-25; 25-17; 14-25; 25-19 eta 7-15) irabazi zuen.

Asier Acuriola entrenatzailearen hitzetan, "borrokatu izan arren, Ibararteren aurkako partida ez zen bereziki ona izan. Sakeko akatsen arabera gorabeherak izan zituen neurketak eta akatsek irabazitako tantoak gainditu zituzten bi taldeetan".

Denboraldia honetan partida bakarra irabazi duen arren, Euskal Ligako lehen urtea duela nabarmendu du Ostadar Boleibol taldeko prestatzaileak, baita jokalariak maila berrira moldatzeko "gogoz eta gogor entrenatzen ari direla" ere.