Zudairek eta Chourrautek oroigarria jaso zuten Gipuzkoako Kirol Galan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko abenduaren 15a

Chourraut eta Zudaire (lehen lerroan, ezkerreko bigarren eta hirugarren) gainerako saritu eta omenduekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko kirolarien eta kirol elkarteen jarduna saritu zuen abenduaren 10an, Tabakaleran (Donostia) egin zuen Gipuzkoako Kirol Galan. Urteko ibilbide onenaren Gipuzkoa Kirola Sariak Maite Maiora ultra traileko korrikalariak eta Ander Elosegi piraguistak jaso zituzten; Unai Saralegi eta Unai Reguillaga judokek, berriz, herritarren bozken bidez erabakitako Gipuzkoarren Saria. Sari horretako hautagai zen Buruntzaldea IKTko Nahia Zudaire Borrezo kidea, baina ez zen posible izan. Hala ere, Zudaire ez zen ekimenetik esku hutsik joan Tokio 2020 Olinpiar Jokoetan, zein Paralinpiar Jokoetan lehiatu ziren hamalau kirolariei oroigarria banatu baitzien aldundiak. Horien artean, Joko Olinpiarretan zilarrezko domina eskuratu zuen Maialen Chourraut Iurramendi herritarra ere izan zen.