Ostadarreko 2. seniorrak ezin izan zuen ezer egin Erroibideren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2021eko abenduaren 15a

Ostadarreko eta Erroibideko jokalariak errebotearen zain.

Partida zailari aurre egin behar izan zion Ostadar Saskibaloia taldeko 2. Senior taldeak abenduaren 11n. Ligako buru den Erroibide Urbycolan taldea zuen aurkari

Partida hasieratik bi taldeen arteko maila desberdintasuna agerian geratu zen. Hala ere, urdin-beltzek ongi eutsi zioten erasoei eta lehen laurdena 6-15 amaitu zuten .

Bigarren laurdenetik aurrera, ordea, Erroibidek bere nagusitasuna erakutsi zuen.  Partidaren erritmoa ezarri zuen.Euren joko sendoari eta hiruko jaurtiketei esker tartea handitu zuen. 

Ostadarrek, aldiz, aukera gutxi sortu zituen joan ziren eta saskira iristean ere, arazoak izan zituen puntuak lortzeko. Ondorioz, etxeko taldeak ezin izan zuen ezer egin; Erroibidek 26-79 irabazi zuen neurketa.

Emaitzatik haratago 2. Seniorreko entrenatzaile Gaizka Urreizti pozik dago taldeak egindako lanarekin: "Zaila zen eurei irabaztea. Gure lehen urtea da mailan. Asko dugu ikasteko eta lanean jarraitu behar dugu partidak irabazteko".