Erketz EDT taldeko kideek, urtero legez, kantaldia egingo dute Eguberrietan. Hilaren 24an ariko dira, Txoko tabernatik abiatuta, 16:30ean. Hori baino lehen, entseatu egingo dute, hilaren 20an, haien lokalean. Ohar honen bidez, jakin nahi dute nortzuk entseatu eta abestuko duten, eta nortzuk animatuko diren soilik Gabonetako kantaldira. Abisatzeko, 685 72 48 71 telefonora idatzi edo deitu behar dute interesa dutenek.