Ostadar SKTren Jubenilen Ohorezkoen bi akatsek baldintzatu zuten partida

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 14a, 13:30
Ostadar SKTko jokalaria eta Astigarragako Mundarroko jokalaria borrokan.

Ostadar SKT Jubenilen Ohorezko Mailak partida serioa jokatu arren, ezin izan zuen Astigarragako Mundarro garaitu. Abenduaren 11n, Michelin kirol guneko zelaian jokatu zen norgehiagokan akatsek erabaki zuten partidaren patua

Jubenilen Ohorezko mailako taldearen prestatzaile Koke Arzallusek azaldu duenez, "gure jokalariak ederki jokatu ziren. Aukerak sortu genituen, baina denboraldi hasiera honetan kostata egiten dugu gola".

Talde urdin-beltzeko arduradunak nabarmendu duenez, ez zen galtzeko partida. Tamalez, Ostadarreko defentsaren hutsez ongi baliatu zen Astigarragako Mundarro partida eskuratzeko. "Aurkariak ez zuen aukerarik sortu. Gure akatsak izan ziren. Lehen gola gure atean sartu genuen eta bigarrenean, defentsa akats baten ondorioz etorri zen," azaldu du Arzallusek.

Mailara moldatzen

Denboraldia zaila izaten ari da taldearentzat jubenilen entrenatzailearen hitzetan: "Mailara egokitzen ari gara eta partida zailak izan ditugu. Gogorra da jokalarientzat. Gehienentzat lehen edo bigarren urtea da eta ez dute esperientziarik".

Nahiz eta emaitzak lagun ez izan, jokalariak gogotsu daudela nabarmendu du entrenatzaileak: "Kontziente dira ditugun akatsez. Entrenamenduetan ere ederki ari dira lanean. Talde ona dugu eta gogoak dituzte"

Horregatik, helburua maila mantentzea da. Zazpi partida geratzen zaizkie lehen fasea amaitzeko; horiek bigarren fasean "%100a emateko bloke sendoa bilatzeko" baliatuko ditu Arzallusek.