Eguberrietako kontzertu berezia emango du Zero Sette Akordeoi Orkestrak igande honetan, hilak 19, Zumaburuko elizan, 12:30etik aurrera. Akordeoiak eskuetan, urteko garai horretako abesti ugari joko dituztela aurreratu dute. Sarrera doakoa izango da, eserlekuak bete arte.