COVID-19

Lasarte-Orian 82 kasu atzeman dituzte ostegunetik igandera

Txintxarri Aldizkaria 2021eko abenduaren 13a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hilaren 9tik 12ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Tarte horretan 82 positibo erregistratu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 204. Intzidentzia tasa metatua 1071,15 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.518 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik hamahiru. Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza mankomunitatean 292 kutsatze zenbatu dituzte ostegunetik igandera: 82 Lasarte-Orian, 76 Hernanin, 49 Andoainen, Usurbilen 39, Urnietan 25 eta 21 Astigarragan.