Danok Kide elkarteak antolatuta, Donostiako Iesu abesbatzak emanaldia egin du larunbat arratsaldean. Pandemia tarteko, bi urte atzeratu behar izan du kontzertua Marina Lerchundik zuzendutako taldeak, horregatik, Lasarte-Orian abestu ahal izateagatik "oso pozik" daudela adierazi dute. Dozena bat abestik osatutako errepertorioa ekarri dute, gehienak, ate joka dauden Eguberriei lotuak: Aingeru batek, Gabaren erdian, Noel, Noel, Ator, ator... Bankuen gehienak bete dituzten herritarren arreta eskuratu dute, baita txaloak ere.
2021 abe 11 Kultura