Ederki ospatu dute Landaberri-Graikoetxeako haurrek abenduaren 3a

Maddi Zaldua 2021ko abe. 9a, 13:31

Aurten ere ere ederki ospatu dute Landaberri ikastetxeko Garaikoetxeako ikasle gaztetxoek Euskararen Eguna. Azaroa amaieran hasi zituzten girotze lanak. Horma irudiak prestatu eta abestiak ikasten aritu ziren, besteak beste. Argitxoren irudiak ere margotu zituzten, eta ikastetxeko leihoak apaindu sortutako artelan horiekin. Horrekin batera, musikako irakaslea gelaz gela ibili zen trikitia jo eta giroa alaitzen. Eta indarrak errekuperatzeko, hamaiketakoa ere egin zuten, noski. Indarrak berrituta, ikasitako kantak abestu eta dantzatu zituzten. LH1-2koek arratsaldean ospakizunekin jarraitu zuten eta herri kirolak egin zituzten. Lh3-4-5 eta 6koek ere ederki pasa zuten bideoak ikusi eta mahai jolasak egiten. Unai Muñoak asmatutako bertsoak eta beste hainbat abesti ere abestu eta dantzatu zituzten. "Mundiala" izan zela azpimarratu dute.