Hurrengo aldizkaria, Eguberrietako zenbaki berezia, hilaren 17an argitaratuko dugu

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 3a, 14:12

Abendura iritsi gara, urteko azken hilabetera. Aldizkarian eta webgunean jaso ditugunez gain, albiste gehiago partekatu nahi ditugu zuekin. Esate baterako, gaur argitaratu dugun agerkariaz gain beste bi prestatzen ari garela, eta ez nolanahikoak: Eguberrietako berezia eta urtekaria, amaiezina dirudien 2021. urtearen errepasoa. Hilaren 17an eta 29an (asteazkena da) kaleratuko ditugu, hurrenez hurren. Hamaseikoak beharrean, 32 orrikoak izango dira biak.

Bien bitartean, atari digitalean jarraituko dugu herrian gertatzen denari buruz informatzen.