Biyak Bat egoitzak ez du San Tomas eguna "ohi bezala" ospatuko

Txintxarri Aldizkaria 2021eko abenduaren 2a

Ohar bidez, Biyak Bat adinekoen egoitzak jakinarazi du moldatu egin duela aurtengo San Tomas eguna (hilak 21, asteartea) ospatzeko modua. Hilaren 9tik 17a, bi egunak barne, bazkideek bulegora joan beharko dute, eta txartel bat eskatu, tabernan aurkezteko eta txistorra pintxo bat eta ardoa edo freskagarria eskatzeko. "Pandemiagatik, ezingo dugu egun berezi hori ohi eta nahi bezala ospatu".

Bestalde, zuzendaritzak gogoratu du bazkideek izena eman dezaketela Urratsez urrats. Pandemiaren ondoren bideari ekiten egitasmoko tailerretan. Hilaren 13an, 14an eta 15ean alor soziala jorratuko dute, hiru saioren bidez: 17:00etatik 19:00etara egingo dituzte, egoitzan bertan. Parte hartu nahi dutenek bulegora joan beharko dute, edo 625 02 36 96 telefono zenbakira deitu. Proiektuak adineko pertsonen osasun sozial eta emozionala hobetzea du helburu.