Jostailu bilketa solidarioa egingo du Lasarte-Oriako PSE-EEk

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 2a, 10:35

Abenduaren 13tik 17ra egingo du Lasarte-Oriako PSE-EEk "jostailu bilketa solidario tradizionala". Herriko "familia behartsuenei" laguntzea da egitasmoaren helburua. 

Ekarpena egin nahi duten herritarrek alderdi sozialistaren egoitzara (Ganbo kalea, 1) eraman behar dituzte jostailuak, 17:00etatik 20:00etara. Bost egunez bilduko dituzte jostailuak; abenduaren 13tik 17ra, eta behin bilketa amaituta, jasotakoak Lasarte-Oriako hainbat gobernuz kanpoko erakundeei emango dizkiete,  herriko "pertsona behartsuen" artean banatu ditzaten. 

Gainera, lasarteoriatarren partehartzea sustatzeko, bizikleta bat zozkatuko dute. Jakinarazi dute jostailu bat uzten duen pertsona bakoitzari aipatu zozketan parte hartzeko txartel bat emango diotela. Zenbaki saritua, abenduaren 22an Gabonetako Sari Nagusiaren azken bi zifrekin bat datorren txartela izango da.