Lehiaketan senior mailatik –2003 urtetik gorako jokalariak– benjamin mailarako –2012-2013 urtean jaiotako gaztetxoak– taldeek parte hartu ahalko dute eta hiruko taldeak, gehienez lauko jokalarikoak izango dira.
Emakumeen zein gizonen lehia izango da eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, izena ematen duten talde mistoek gizonezkoen txapelketan lehiatuko dira.
COVID-19aren aurkako neurriei dagokionez, egoera aldakor honetan, parte hartzaileek distantziak gorde eta jokatzen ez den bitartean maskara jantzita izan beharko dutela aurreratu dute antolatzaileek. Gainerako azalpenak egunean bertan eskainiko zaizkie taldeei.
Abenduaren 23ra arte egongo da izena ematea egiteko aukera Ostadarreko webgunean zein sare sozialetan.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Saileko arduradun Endika Marrahirekin harremanetan jarri behar da, 677 16 37 51 telefono zenbakian.