Caja Rural-Seguros RGA taldeak Beñat Carbayeda herritarra afizionatu taldeko fitxaketa berria zela jakitera eman zuen, azaroaren 21ean. Nafarroako taldean ez da bakarrik izango, ordea. Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolan kide zuen Haimar Etxeberria ere taldean izango baita.
Biak 23 urte azpiko mailan lehiatuko dira eta dagoeneko taldearekin ari dira lanean. Azaroaren 20an, bere taldekide eta Pro mailako txirrindulariekin batu ziren eta topaketa ederra egin zuten Iruñea aldean.
Ez dira taldean dauden herritar bakarrak izango. Gogoratu behar da amateurren talde teknikoan Iñigo Altuna dagoela,
Eibarrera
Eta Altuna, batetik bestera. Ander Altuna herritarra Eibar Txirrindularitza taldean arituko baita 2021-20211 denboraldian.
Viveros San Anton taldean zegoen orain arte gaztea eta Eibargo taldean Asier Pozo herritarrarekin egongo du bat. Carbayeda eta Etxeberriaren antzera 23 urtez azpiko mailan lehiatuko da.
Ziklo-kros denboraldia
Eta dagoeneko Eibargo taldearekin lehiatu du lehen proba ziklo-kros modalitatean, Abadiñoko Udala Saria.
Azaroaren 28an, Abadiñoko proban Elite eta UCI Pro Team taldeetako txirrindularien aurka lastertu zen lasarteoriatarra. Irabazlea Astanako Gorka Izagirre izan zen eta Altunak garaileak baino itzuli bat gutxiago egin zuen; proba 26. postuan amaitu zuen.
Bestalde, Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako Eneko Aranguren juniorra Lezama, Beasain eta Garaiko probetan lehiatu da eta lehen hogeien artean sailkatu da.