Urdin-beltzek partida nagiki hasi zuten eta egoeraz baliatu zen Legazpiko taldea 11 puntu sartzeko; Ostadarrek hiru besterik ez zituen lortu.
Bigarren laurdenean, ordea, bi taldeak parez pare egon ziren.Biek defentsa ona egin zuten eta etxekoek bi jaurtiketa libre huts egin ostean, 4-4ko partzialarekin iritsi ziren atsedenaldiara.
Andraitzek ez zuen amore eman eta defentsa zorroztu zuen kantxara itzultzean; erasoan ere fin ibili zen. Ondorioz, partziala 4-11koa izan zen.
Azken laurdenean, Ostadarreko jokalariek partidari itzulia emateko lan egin zuten. Baina Legazpiko jokalariak ez zeuden prest patida galtzeko eta azkenera arte borrokatu zuten. Azken partziala 8-4koa izan zen etxekoen alde.
Porrota jaso arren, taldeko arduradunek esperientziak entrenatzeko eta gogo handiagoz ahalegintzeko erabilgarria egingo zaiela uste dute.