Zudaire eta Imaz Castalia Castelló Nazioarteko Sarian lehiatuko dira

Txintxarri Aldizkaria 2021eko azaroaren 30a

Nahia Zudaire (ezkerrean) eta Nora Imaz (erdian) udaran lehiatu zen GIF kontrol txapelketako irudian. Arg: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko Nora Imaz eta Nahia Zudaire igerilari gazteak Castalia Castelló Nazioarteko Sarian lehiatuko dira Castelló hiriburuan, abenduraren 3tik 6ra. Imazek Gipuzkoako selekzioaren deia jaso du lehiaketan parte hartzeko; estilo libreko lau probatan izango da igerian: 200 m., 400 m., 800 m. eta 1.500 m. probetan. Neguko txapelketa nagusiak prestatzen ari da igerilari gazte eta bere garapena aztertzeko lehia egokia izango dela uste du Borja Apeztegia entrenatzaileak. Zudairek, berriz, bi proba (100 m. librean eta 100 m. tximeleta) lehiatuko ditu eta 2022an Funchalen (Portugal) izango den igeriketa egokituko Munduko Txapelketarako gutxienekoak egitea du helburu. Aintzane Sarobe taldekidea ere Gipuzkoako Selekzioaren deialdian dagoen arren, ezingo da lehiaketara joan.