Amaitu da euriteengatik ezarritako alerta laranja

Txintxarri Aldizkaria 2021eko azaroaren 29a

Prezipitazioengatik alerta laranja amaitu dela iragarri du udalak, baina eguraldiaren iragarpenari adi egoteko deia luzatu die herritarrei

Azken egunetako euriteengatik Oria ibaia hazita doan arren, ur emaria jaisten ari da, eta ondorioz, uholde arriskua txikitu egin dela iragarri du Lasarte-Oriako Udalak. Hala, ibilgailuak berriro ere lurrazpiko aparkalekuetara eraman ditzatela eskatu die lasarteoriatarrei, behin-behinean aparkaleku gisa erabilgarri jarritako espazio publikoak libre utziz. Dena den, eguraldiaren iragarpenari adi egoteko deia luzatu du.