'Nik sinesten dizut' liburuaren aurkezpena abenduaren 15era atzeratu dute

Txintxarri Aldizkaria 2021eko azaroaren 29a

Samara Velte Moran kazetari eta EHUko doktoreak Nik sinesten dizut liburua aurkeztu behar zuen gaur arratsaldean, baina Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du atzeratu egin behar izan dutela ekitaldia, denboraleagatik. Abenduaren 15ean izango da hitzordua, asteazkenarekin, kultur etxeko hitzaldi aretoan, 18:00etan.

Aurkezpena ez ezik, solasaldia egingo dute ikus-entzuleekin. Maider Galardi Fernandez de Agirre kazetari lasarteoriatarra izango da moderatzailea.