Uholde arriskuarengatik, autoak herriko zenbait plazatan aparka daitezke behin-behinean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 28a, 22:08
Herritar ugarik Okendon aparkatu dituzte autoak gaur.

Azken egunetako euriteengatik, Oria ibaia hazita dago, eta uholde arriskua dagoela ohartarazi du Lasarte-Oriako Udalak. Megafonoz, ibaitik gertu dauden garajeetan zein kaleetan autoak dituzten herritarrei abisatzen ari dira udaltzainak, ibilgailuak bertatik atera eta plaza hauetara eramateko, behin-behinean: Andapa, Andatza, Isla eta Okendo plazetara, hain zuzen.