Lasarte-Oriako Udalak antolatutako bi literatur lehiaketen sariek badituzte irabazleak. Eguerdian, egindako ekitaldian jaso du bakoitzak egindako lanari aitortza. Iaz baino beteago zegoen gaur hitzaldi aretoa, saridun gehienez gain, haien senideak ere izan baitira.
Agustin Valdiviak hartu du lehenik hitza, Miguel Hernandez poema bat irakurriz. Frankismoak espetxeratuta, kartzelan hil aurretik idatzitakoa. Hark bezala, euren lanak aurkeztu dituzten guztiek ere beraien "ahotsa altxa" dutela adierazi du alkateak. Agurraren ondoren, Rochi Novoa Vazquezen Seis verdades eta Lierni Rekondo Villaronen Gorpuztutako latzikaren orografia poemak irakurri ditu Ainhoa Aiertzak, Musika Eskolako piano ikasle Unax Goenagak jo duen pianoaren doinuak lagunduta. Hain zuzen ere, aurtengoan kategoria horretan saiatuak izan dira bi lanak gaztelerazko eta euskarazko atalean, hurrenez hurren.
Jarraian, Kultura eta Hezkuntza batzordeburu Maite Iglesiasek hartu du hitza. Berak Gloria Fuertesen poema bat irakurri du, bidea helmuga bezain garrantzitsua dela gogorarazten duena, eta gogoeta egin du egunerokoan presaka ibiltzeak Literaturari bere tokia kentzen diola ondorioztatuz. Horregatik, eskerrak eman dizkie ordenagailu edo paper zuriaren aurrean eserita Literaturak galdutako tartearen zati bat berreskuratu izanagatik. Zinegotziak azaldu duenez, aurten aurkeztutako lanen kopurua hazi egin da, "hala-nolako normaltasunera" bueltatuz, iaz nabarmen murriztu baitzen haurren kasuan. Kategoria horretan, orotara, 132 lan jaso dituzte, eta helduenean, euskaraz, hamar mikrokontakizun eta lau poema; gaztelaniaz, berriz, 86 poema eta 116 mikrokontakizun.
Aurtengo saridunen zerrenda honakoa da:
LASARTE-ORIAKO HAUR ETA GAZTEEN XXXIV. LITERATUR LEHIAKETA
- A KATEGORIA: 2012an edo ondoren jaiotakoak. Zortzi idazlan aurkeztu dira.
- 1. saria: Lucia Alonso Cordero, Mr Miauren misterioa idazlana.
- 2. saria: Ekhi Iparragirre Tolosa, Otsoa eta hiru mutilak idazlana.
- B KATEGORIA: 2009an, 2010ean edota 2011n jaiotakoak. 100 idazlan aurkeztu dira.
- 1. saria: Maddi Alvarez Garcia, Mundu berria idazlana.
- 2. saria: Alvin lwinosa Osarenkhoe Amenaghawon, Asmatzaile baten bizitza idazalana.
- 3. saria: Garoa Elizondo Eizmendi, Lapurra izateari utzi idazalana.
- C KATEGORIA: Hamahiru idazlan aurkeztu dira.
- IPUINA
- 1. saria: Gari Iraola Hernandez, Ring ring idazlana.
- 2. saria: Dunixe Belamendia Avalle, Zergatik niri? idazlana.
- 3. saria: Paula Garcia Izquierdo, Erabiltzaile galdua idazlana.
- POESIA
- 1. saria: Nikola Iraola Hernandez Batzuetan poema.
- 2. saria: June Garcia Pecharroman, Azkeneko bi (hotzak) poema.
- 3. saria: Agatha Sancho Fraile, Esaidazu poema.
- IPUINA
LASARTE-ORIAKO XXXV. LITERATUR LEHIAKETA
- EUSKARAZ:
- Poesia: Lierni Rekondo Villaron lasarteoriatarra, Gorpuztutako latzikaren orografia.
- Mikrokontakizuna: Iñigo Legorburu Arregi hernaniarra, Lehenengo aldi bat.
- Mikrokontakizun Lasarte-Oria saria: Amaia Mendiluze Redondo lasarteoriatarra, Buruz behera.
- GAZTELANIAZ:
- Poesia: Rochi Novoa Vazquez, Seis verdades.
- Poesia Lasarte-Oria saria: Oihane Sanchez Martinez lasarteoriatarra, Mi monstruo interior.
- Mikrokontakizuna: Juan Lorenzo Collado Gomez, Llueve.
Haur eta Gazteen Literatur Lehiaketako epaile izan dira Ane Labaka Mayoz, Idoia Garzes Aldazabal eta Lierni Rekondo Villaron. Literatur Lehiaketan, berriz, Felipe Juaristi Galdos, Karlos Linazasoro Izagirre eta Elixabete Tolaretxipi Lertxundik euskarazko lan onenak hautatu dituzte; eta Marian Benitez Izquierdo, Mertxe Tranche Iparragirre eta Abert Vazquez Perezek gauza bera egiteko ardura izan dute gazteleraz idatzitakoekin.