Detritus Teatrok Levantate y mea de pie antzezlana ekarri du Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditoriora. Azaroaren 25aren inguruan antolatutako ekimenen parte da emanaldia. Blanca Nevada aktoreak emakumeek komuna erabiltzeko izaten dituzten zailtasunak hartu ditu oinarri, bakarrizketa umoretsua osatzeko. Topikoek beti dute, hein handiagoan edo txikiagoan, errealitatean oinarria. Komuneetako ilara beti da luzeagoan emakumeentzat prestatuta daudenetan eta bertan gerta daitezkeen hamaika gorabehera gogoratu ditu. Diagnosi hutsa egin beharrean, ordea, irtenbidea ere proposatu die aretoan zeuden 25 bat lagunei: gizonezkoek bezala zutik pixa egitea. Horretarako pertxa bat besterik ez dela behar erakutsi die.