Ez da Gabonetako Areto Futbol Txapelketarik izango

Txintxarri Aldizkaria 2021eko azaroaren 26a

"Asko sentitzen dugu; aurten ere ezingo dugu antolatu". Hitz horiekin Eguzki Areto Futbol elkarteak jakitera eman du aurten ere ez du Gabonetako Areto Futbol Txapelketarik antolatuko. Pena handiz aurten lehiaketa antolatzeari uko egingo diola eta hurrengo urtera arte itxarongo duela ere aipatzen du areto futbol taldeak bere sare sozialetan. Era berean, Kirol elkarteko kideek Udal Kirol Zerbitzuari eskerrak eman nahi dizkiote ekimena aurrera eramateko izan duen prestutasunarengatik.