Azaroak 25

Indarkeria matxistaren aurka mobilizatu dira arratsaldean ere

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 25a, 19:45

Buruntzaldeako neska* gazteek deituta, elkarretaratzea egin dute ostegun arratsaldean. Okendo plazatik abiatuta dira, eta euria gogotik egin arren, Kale Nagusian barrena Arkupe taberna pareko biribilgunera iritsi dira. Handik itzulerako bidea hartu dute, Tajamarretik behera, berriro ere aipatu enparantzara iritsi diren arte. 'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' lelopean egin dute mobilizazioa eta askotariko aldarriak entzun ahal izan dira manifestazioak iraun bitartean.